Laurobaren disko berriaren aurkezpenera joan nahi duzu?
IRUTXULOKO HITZAk bi sarrera bikoitz ditu zozkatzeko!
Bueltan da Lauroba taldea. Laugarren diskoa grabatu berri dute, eta laster kalean izango da. Zuzenean apirilaren 2an estreinatuko dute, Donostiako Doka aretoan aurkeztuko dituzte kanta berriak. Kontzertura joan nahi al duzu doan? IRUTXULOKO HITZAk 2 gonbidapen bikoitz ditu zozkatzeko!
Animatu eta parte hartu zozketan! Idatzi zozketak-irutxulo@hitza.eus helbidera. Bidali zure izen-abizenak eta telefono zenbakia. Mezuaren gaian idatzi LAUROBA. Zorte on!
Dokan, agertoki gainean Izaro abeslaria izango dute kolaboratzaile gisa, baita soka hirukote bat ere. Emanaldia 20:30ean hasiko da. Laurobaren ondoren, Liher taldeak joko du zuzenean.
Hamar abesti berri bilduko ditu IV izenburua izango duen diskoak. Laurobak jada argitalpenaren singlea izango den Munduaren bestaldean kantaren aurrerapen bat eman du sare sozialetan, bideo baten bidez.
Diskoa argitaratzear da jada, eta Dokako kontzertuan eskuragarri izango dute zaleek.
Dokako emanaldiaren ondoren, Laurobaren disko berriaren aurkezpen birak aurrera jarraituko du. Apirilaren 8an Azkoitian izango dira (Zurt), apirilaren 9an Alegiko gaztetxean, apirilaren 19an Gasteizen (Parral), apirilaren 24an Baigorrin (Nafarroaren eguna) eta apirilaren 30ean Hondarribin (Endanea).