Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketarako epea zabaldu dute
Bi urtez bertan behera geratu ostean, berriro ere itzuli da sariketa.
Elkar argitaletxearen webgunean.
Azkenekoz 2013an antolatu zuten lehiaketa, eta orduko hartan Aiora Jaka eta Maialen Marin donostiarrek irabazi zuten. IRUTXULOKO HITZAk Jaka elkarrizketatu zuen, euren esperientziaren berri jasotzeko.
Hauek dira lehiaketari esker itzuli dituzten liburuak:
Jokin Zaitegi Saria berriz ere abian jarri dute Elkar Argitaletxeak eta Arrasateko AED elkarteak. Literaturako Nobel Saria euskaratzera bideratua dago Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketa, 2002tik. Hala, 2002tik 2012ra bitarteko Nobel saridunak euskaratu zituzten beka horren bidez, Kutxaren babesletzari esker. Murrizketak tarteko, ordea, laguntza emateari utzi zion Kutxak, eta urte pare batez bertan behera utzi zuten sariketa. Orain, Arrasateko Udalak emandako babesari esker, berriro ere antolatu dute.
Svetlana Aleksievitx idazle bielorrusiarrak irabazi du 2015eko Literaturako Nobel Saria; beraz, haren liburu bat euskaratzea izango da Zaitegi Sariaren helburua. Hain zuzen ere, Gerrak emakume-aurpegia du kronika-erreportaje zabala. Gogoa eta gaitasuna duen edonork har dezake parte lehiaketan. Horretarako, antolatzaileek proposatutako lagina euskaratu beharko dute, eta aed@aedelkartea.eus posta elektronikora bidali beharko dute, 2016ko apirilaren 25a baino lehen. Lehiaketaren oinarriak eta itzuli beharreko lagina eskuragai daude
- 2002. Imre Kertesz: Zoririk ez. Itzultzailea: Urtzi Urrutikoetxea
- 2003. J.M. Coetzee: Lotsaizuna. Itzultzailea: Oskar Arana
- 2004. Elfriede Jelinek. Itzulpen saria hutsik utzi zen
- 2005. Harold Pinter: Maitalea eta beste antzerki-lan batzuk. Itzultzailea: Iñigo Errasti
- 2006. Orhan Pamuk: Elurra. Itzultzaileak: Monika Etxebarria / Fernando Rey
- 2007. Doris Lessing: Belarra kantari. Itzultzailea: Koro Navarro
- 2008. J.M.G. Le Clezio: Basamortua. Itzultzailea: Luis Berrizbeitia
- 2009. Herta Muller: Hatsaren kulunka. Itzultzailea: Ibon Uribarri
- 2010. Mario Vargas Llosa: Pantaleon eta bisitariak. Itzultzailea: Santi Leone
- 2011. Tomas Transtromer: Bizientzat eta hilentzat. Itzultzailea: Juan Mari Agirreurreta
- 2012. Mo Yan: Hori da umorea, maisu!. Itzultzaileak: Maialen Marin / Aiora Jaka