Kopa irabazi du Txuri Urdinek, hamasei urteren ostean
Jacari 4-1 irabazi dio Donostiako taldeak, lehiaren finalean.
Txuri Urdin gizonezkoen izotz hockey taldeak garaipenik lortu ez zuela. Duela bi egun, ordea, berriro ere garaikur bat Donostiara ekartzea lortu zuen taldeak, izan ere, Kopako finalean Jacari 4-1 irabazi zion.
Donostian jokatu zuten Kopa, Txuri Urdin izotz jauregian. Jacak Bartzelonari irabazita lortu zuen finalera iristea; Txuri Urdinek, berriz, Majadahonda garaituta lortu zuen finalerako txartela.
Lortu berri duen garaipenari esker, zazpi aldiz lortu du Kopako txapelduna izatea Donostiako taldeak. Hain zuzen ere, duela hamasei urte irabazi zuen Txuri Urdinek azkenekoz Kopa; 2000. urtean, Bartzelonari 7-1 irabazita. Talde historikoa da Txuri Urdin, eta bederatzi liga ere irabaziak ditu.
Txuri Urdin 1972an jaio zen, Realaren atal gisa, eta urte hartan bertan sortu zuten Espainiako Izotz Hockey Liga, beste lau talderekin batera. Lehen hiru ligak irabazi zituen Donostiako talde hark, Reala izenarekin; 1974-75 denboraldian, ordea, bigarren talde bat sortu zuten, Txuri Urdin izenarekin, eta hurrengo denboraldian bertan jada, Txuri Urdin izan zen lehen taldearen izena, eta Realak azken urtea bete zuen ligan.
Urte asko ziren