Zirkulazioarentzako errail bakarra egongo da zabalik, asteazkenetik larunbatera.
Mundaiz zubia. (Argazkia: Donostiako Udala)
Mundaiz zubia ia guztiz itxita egongo da auto zirkulazioarentzako, asteazkenetik larunbatera (martxoak 30-apirilak 2). Izan ere, Otegi eta Gaztañaga enpresak zubia egokitu behar du, autobus geltoki berrirako sarbidea atontzeko. Lanak direla eta, hiritik ateratzeko Urbieta eta Prim kaleetatik Araba kalera joaten diren autoei eragingo die. Izan ere, zubiko hiru errail itxiko dituzte, eta bakarra geratuko da zabalik.