Amassorrain ikastolarentzat kanta bat egin du Asgarth taldeak
Añorgako ikastetxeak 50 urte betetzen ditu aurten, eta ospakizunerako kontuak prestatzen ari da.
Añorgako Asgarth musika taldeak bat egin du Amassorrain ikastolarekin, eta 50. urteurrenerako abestia sortu dio. Zehazki, Beñat Gaztelumendi auzoko bertsolaria eta ikasle ohia arduratu da hitzak idazteaz, taldekideekin batera. “Hemen gaude orain / egi bihurtu zela ospatzeko / auzo txiki hontan / handiak garela esateko / kimikari, margolari, igeltsero / musikari, irakasle, artilero…” dio abestiaren leloak. Mende erdi bat betetzea ez da erraza, eta ospakizunen artean, dantzarako aukera izango dute behintzat. Zorionak!
Hona hemen abestia:
Koreografia ere sortu dute, dantzan egin nahi duen guztiarentzat. Hona hemen: