Libre Topaketak antolatu dituzte
Lasterketa egingo dute apirilaren 9an, herri harresiaren hirugarren urteurrena dela eta.
Herrikrossa.eus webgunean, eta honako tabernetan: Herria (Parte Zaharra), Marruma (Gros), Platero (Antigua), Ilunki (Amara Berri), Hontza (Loiola), Kata (EGia) eta Jolas Etxea (Añorga). Guztira sei kilometroko ibilbidea egingo dute parte hartzaileek, eta Bulebarrean izango dute irteera eta helmuga. Zehazki, Libre Topaketak antolatu dituzte Eleak mugimenduak eta Libre dinamikak, eta horren baitan sartu dute Libre lasterketa. Hala, Herri harresiaren hirugarren urteurrenarekin bat egingo dute. Lasterketaz gain, hitzaldiak ere antolatu dituzte, eta giza-katea egingo dute, apirilaren 16an.
Informazio gehiagorako: libredonostia@gmail.com
LIBRE TOPAKETAK: EGITARAUA.
Mozal legeari aurka eginez, III. Libre lasterketa egingo dute Donostian. Lehia apirilaren 9an izango da, 20:00etan, eta dagoeneko izen ematea zabalik dago
- APIRILAK 9, LARUNBATA (20:00). Libre lasterketa.
- APIRILAK 11, ASTELEHENA (19:30). Solasaldia, Antiguako Txantxarreka gaztetxean: Zer izan da ‘vaga de totes’ herrialde katalanetan?.
- APIRILAK 12, ASTEARTEA (19:30). Tertulia, Parte Zaharreko Arrano Beltza elkartean: Desobedientzia zibilaren bidea Euskal Herrian. Hizlaria, Ekai Txapartegi EHUko irakaslea.
- APIRILAK 13, ASTEAZKENA (19:00). Mahai-ingurua, Amarako Kaxilda liburu dendan: Komunikabideak: Adierazpen askatasuna. Mozal Legea. Hizlariak: Sergio Labaien (Ahotsa), Lander Arbelaitz (Argia), eta bi txiolari: @erreharria eta @jonbiegurzegi.
- APIRILAK 16, LARUNBATA (18:00). Giza-katea, Bulebarrean: Epaitegia inguratzera goaz.