Sergio Lezkano, espetxetik atera berri. (Argazkia: @EtxeratElkartea)
Sergio Lezkano amaratarra aske utzi dute. Castelloko espetxetik atera zen astearte goizean, bederatzi urtez preso egon ostean. Hain zuzen ere, 2007an atxilotu zuen Guardia Zibilak, Errenteria-Oreretan, beste hainbat lagunekin batera, ETAko kide izatea egotzita.
Mendinuetari, ongietorria
Hilabete honetan bertan ere aske geratu zen Parte Zaharreko Iurgi Mendinueta, baldintzapeko askatasunean. 2009an atxilotu zuen Polizia frantsesak, Bordelen, eta duela urtebete espainiaratu zuten. Ostiraleko enkarteladaren ondoren, Ikatz biltokian elkartuko dira Mendinuetaren lagun eta senitartekoak, ongietorri gisa, mokadu baten bueltan.