Ibilbide poetikoak diseinatu ditu Esther Ferrer artistak
Hirian barrena irteerak egingo dituzte, irakurketa bereziekin, eta larunbatean estreinatuko dute.
Larunbatean, ibilbide berezia
Larunbat honetan, apirilak 2, Poesiaren ibilbidea egiteko aukera izango dute herritarrek, Esther Ferrerrekin eta hainbat poesia irakurlerekin batera. Irteera 11:30ean abiatuko da lehenengo geltokitik, hau da, Easo plazako kioskotik, eta geldiune bakoitzean ahoz goran irakurriko dituzte toki bakoitzari dagozkion olerkiak. Euskal Herriko irakurle klubetako eta poesia taldeetako kideek euskara eta gaztelania txandakatuz eta, gainera, baita zeinu hizkuntzan ere. Guztira, 37 olerki biltzen ditu Poesiaren ibilbideak, bakoitza poeta batena: batzuk ikustekoak dira, beste batzuk soinu-olerkiak, alfabeto oso desberdinetan idatzita daude, eta hamar hizkuntzatan sortutakoak dira (euskara, gaztelania, zeinu hizkuntza, kurduera, ingelesa, japoniera, frantsesa, Haitiko kreolera, quenya-elfikoa eta alemana).POESIAREN IBILBIDEA
1. geltokia: Easo plazako kioskoa Elisabeth Khaxas: Naizen emakumea (The woman that I am) Enheduanna: Enheduanna poemako pasartea, Inanna-ri eskainia Itxaro Borda: La Porta Oberta En El Cel, I Aixo 2. geltokia: Arroka frontoia Rajaa Ghanem: Oroiminaren atea (La porte de la nostalgie) Orgyan Dorje: Gizontxo baten kanta harroa; Askatasuna (Chant hableur d’un homme petit; Liberte) Quevedo: Badirau maitasunak heriotzaz haraindi (Amor constante más allá de la muerte) 3. geltokia: Koldo Mitxelena Kulturunea Lizardi: Oro Mintzo Ngo Bot: Denboraren Ama, Emakumea, Beltza (La Mère du temps, Femme, Noire) Juaristi: Desira 4. geltokia: Gernikako Arbola pasealekua Miren Agur Meabe: Locus amoenus Ko Un: Lore galkorrak, pasarteak (Fleurs de l’instant) Janie Van Der Drische: Nor dabil hizketan?, soinu-olerkia (Qui parle?) Andree Chedid: Haizearen alabak (Les filles du vent) 5. geltokia: Tabakalera Haroun Hachim Rachid: Itzuliko gara (Nous reviendrons un jour) J.R.R. Tolkien: Namarie Romaine Moreton: Edertasun beltza, pasarteak (Black Beauty) 6. geltokia: Maldatxo kalea Harkaitz Cano: Gure bizitzako urterik onenak Y Nhi: Basoen oroiminez (Nostalgie des forets) Michele Metail: Katastroa (Cadastre) 7. geltokia: Teresa de Calcuta plaza Jule Goikoetxea: Tractatus, pasarteak Eli Tolaretxipi: Elursentia, oharra Nia Francisco: Goiza eta ni (Morning and Myself) 8. geltokia: Pinares plaza Julia Otxoa: (izenbururik gabe, pasarteak) Brion Gysin: (izenbururik gabe, soinu-olerkia) Silvia Plath: Ispilua (Mirror) Kirmen Uribe: Ezin esan 9. geltokia: Zurriolako erlojua Ibaragi Noriko: Ez naiz ezertan bermatuko Nazand Begikhani: Nire amarentzat, Jainkoa ez da hil 10. geltokia: Espigoia Hannah Arendt: (izenbururik gabe) Pierre Tilman: Aurrera (Continuer) May as-Sayigh: Exodoa, pasartea (L’exode) 11. geltokia: Konstituzio plaza Amable Arias: (izenbururik gabe) Gabriel Celaya: Donostia, hiri irekia (San Sebastian ciudad abierta) Ursula Krechel: Forte 12. geltokia: Portaleta Gherasim Luca: (izenbururik gabe) Taslima Nasreen: Zantzu oneko ezkontza bat (Happy Marriage) Miguel Angel Sampedro: Zure arima gorra (Tu alma sorda)