Altamirako kobazuloa bertatik bertara ezagutzeko aukera dago, Donostian
Errealitate birtualeko bisitak antolatu ditu Eureka! Zientzia Museoak, apirilaren 10a arte.
Altamirako kobazuloa errealitate birtualean ikusteko aukera dago jada, lehen aldiz, Donostian bertan. Izan ere, Eureka! Zientzia Museoak bisitak antolatuko ditu, apirilaren 1etik 10era (apirilaren 4an, ez), 11:00etatik 19:00etara.
Morena Filmsek egin du aplikazioa Samsung Gear VR-erako. Hala, erabiltzaileak aukera du Altamirako kobazuloa ikusteko eta laugarren aroko pinturak miresteko, errealitate birtualeko teknologia modernoenaren bidez, betaurreko bereziekin. Altamira VR aplikazioari esker, bisitariek ikusiko dute nola sartu zen Maria Sanz de Sautuola Altamirako kobazuloan, eta pinturak nola topatu zituen, bertatik bertara. “Gozatu 3Dko esperientzia berritzaile honekin, eta Mariari lagundu une magiko horretan”, diote Eurekako lagunek.