Ongietorri bilera irekiak antolatu dituzte piratek
Kofradia bakoitzak bere hitzordua zehaztu du, Aste Nagusiari begira lanean hasteko.
Donostiako Piratak mugimendua osatzeko, beharrezkoak dira kofradiak. Hartara, partehartzea handituz doa, eta lana banatuagoa egotea lortzen dute. Orain, piratek deia egin berri dute, kofradietara lagun gehiago batzeko. Hala, dagoeneko Aste Nagusirako egitarauak prestatzen hasiko direnez, ongietorri bilera irekiak antolatu dituzte, nahi duen guztiak parte har dezan.
Hona hemen bileren zerrenda:
- ESKIFAIA. Apirilak 2, larunbata, 17:30ean, Añorgako Zinean
- TRAGANARRUAK. Apirilak 2, larunbata, 10:30ean, Intxaurrondoko Letaman gaztetxean.
- XIBAROAK. Apirilak 9, larunbata, 21:30ean, Parte Zaharreko Kresala elkartean, afaria.
- PIRATA BIHURRIAK. Apirilak 10, igandea, 19:00etan, Parte Zaharreko Herria tabernan.
- AINGURA. Apirilak 15, ostirala, 18:30ean, Uliako Lorategian.
- SARDIÑERAK. Apirilak 24, igandea, 14:00etan, Egiako parkean (Bazkaria norberak eraman behar du, denen artean banatzeko)