Sudur krosak badu logoa
Donostiako Piratek dute orain lasterketaren ardura, eta apirilaren 23an izango da.
Lasterketa ezaguna egin da denbora tarte txikian Sudur Krosa. Etorkizuna zalantzan izan du, iaz Jon Jakak iragarri ostean lasterketaren antolaketa utziko zuela. Azkenean, Donostiako Piratek hartu dute krosaren ardura, eta aurrera egingo du. Hilabete honetan izango da lehia, eta logo berria zabaldu dute jada, irudian ikus daitekeen moduan.
Zehazki, apirilaren 23an jokatuko dute lasterketa, Egiako parkearen barruan. Izen ematea zabalik dago Herrikrosa webgunean. Parte hartzaileek sei kilometroko ibilbidea egin beharko dute, aldapetan gora eta behera.