Kontadoreseko udaberriko ikastaroetan parte hartu nahi duzu?
Bidebietako Gazte Zentroak zortzi laborategi artistiko eskainiko ditu, apirila eta ekaina bitartean; izena emateko azken egunak dira.
- Euskarazko rap laborategia. Raparen kode eta terminologiak ezagutzeaz gain, aztertuko dute euskarazko rapa tresna gisa nola erabili. Praktikan, idazketa teknika zehatzekin zein ahotsekin jolastuko dute. Amaieran, euskarazko rap saio bat sortzeko aukera izango dute. // Apirilak 12, 19 eta 26 (19:00-20:30); gehienez 8 lagun; 4,50 euro. Dinamizatzailea: Norzzone.
- Kale argazkigintza. Kameraren bitartez, Donostiako gune kritikoetan argazki erreportajeak egingo dituzte, eta gune horien inguruko talde gogoeta eragingo dute. Horrekin, erakusketa egingo dute, Olatu Talkaren testuinguruan. // Apirilak 2, 9 eta 16 (18:00-22:00); gehienez 12 lagun; 8,75 euro saio bakoitzeko. Dinamizatzailea: Davit Amunarriz.
- Josi eta eraldatu. Josketa sortzaileaz zein arroparen birziklapenaren inguruko ezagutzaz gehiago ikasteko laborategi praktikoa da. Horrela, norberaren jantziak moldatzeko eta eraberritzeko bideak ikasiko dituzte. // Apirilak 7, 14 eta 21 (18:00-20:30); gehienez 8 lagun; 11 euro. Dinamizatzailea: Ane San Jose.
- Non dago dantza? Dantza pentsatzeko, bizitzeko eta ikusteko hainbat modu bisitatuko dituzte. Entrenamendu fisikoarekin eta inprobisazio teknikak landuta, definitzen joango dira zein den euren dantza. Laborategiaren bukaeran, dantza erakustaldi bat egingo dute. // Maiatzak 5 eta 6 (17:30-20:30) eta maiatzak 7 (14:30-18:30); gehienez 10 lagun; 15 euro. Dinamizatzailea: Sophie Dub.
- Klake dantza, hastapena. Punta eta takoi metalikoak dituzten zapatak erabilita eta lurra joz, nolabaiteko musika egingo dute. // Maiatzak 11, 12, 18, 19 eta 25 (18:30-20:30); gehienez 10 lagun; 15 euro. Dinamizatzailea: Amets Albisu Lasaga.
- Artibismo laborategia. Helburua da kale artearen inguruko hausnarketa eragitea eta hainbat jarduera burutzea. Horretarako, eremu publikoan erabiltzen diren tresna, material eta bitartekoak ezagutuko dituzte. // Apirilak 8, 15, 22, 29 eta maiatzak 6, 13, 20 (18:30-20:30); gehienez 12 lagun; 21 euro. Dinamizatzailea: Jon Elorza (Zaldi Urdina sormen espazioa).
- Diseinatu eta sortu zure altzariak. Lotura mekanikorik gabeko altzariak norberak eraikitzen ikasiko dute, eta altzarien birziklapenari buruz hausnartuko dute. // Ekainak 10, 11 (17:30-20:30) eta ekainak 18 (10:00-14:00 eta 15:30-18:30); gehienez 12 lagun; 19,50 euro. Dinamizatzailea: M-Etxea. arkitekturaren erabilpena.
- Munduko sukaldaritza. Hainbat jatorrietako janaria prestatzeko eta dastatzeko aukera eskainiko du laborategiak. Amaieran, partaideek prestatutakoa dastatu eta eramango dute. // Apirilak 9, maiatzak 7 eta ekainak 11 (17:00-21:00); gehienez 12 lagun; 8 euro saio bakoitzeko. Dinamizatzaileak: Alessio Corda, Lander Ganzo.