2014ko libre lasterketaren irudia. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
“Lege hau kaleko protesta eta kritika kriminalizatzeko izugarrizko zentzugabekeria atzerakoi eta kotserbadorea da”, Joan Queralten hitzak dira horiek, Bartzelonako zuzenbide penaleko katedratikoa. Herritarren Segurtasunerako Legeaz ari da, Mozal Legea bezala ezaguna egin da horretaz, eta bere hitz horiek gogora ekarri dituzte Libre mugimenduko kideek. Hain zuzen ere, lege horren aurrean protestatzeko antolatu dituzte Libre Topaketak. Lasterketarekin hasiko dute astea larunbatean, eta giza-katearekin bukatuko dute, apirilaren 16an.
LIBRE TOPAKETAK: EGITARAUA.
- APIRILAK 9, LARUNBATA (20:00). Libre lasterketa.
- APIRILAK 11, ASTELEHENA (19:30). Solasaldia, Antiguako Txantxarreka gaztetxean: Zer izan da ‘vaga de totes’ herrialde katalanetan?.
- APIRILAK 12, ASTEARTEA (19:30). Tertulia, Parte Zaharreko Arrano Beltza elkartean: Desobedientzia zibilaren bidea Euskal Herrian. Hizlaria, Ekai Txapartegi EHUko irakaslea.
- APIRILAK 13, ASTEAZKENA (19:00). Mahai-ingurua, Amarako Kaxilda liburu dendan: Komunikabideak: Adierazpen askatasuna. Mozal Legea. Hizlariak: Sergio Labaien (Ahotsa), Lander Arbelaitz (Argia), eta bi txiolari: @erreharria eta @jonbiegurzegi.
- APIRILAK 16, LARUNBATA (18:00). Giza-katea, Bulebarretik Egiara: Epaitegia inguratzera goaz. Bertan, Ekineko kide batek eta Ekaitz Iberok hartuko dute hitza; baita Eleakeko kide batek ere.