Ibiltariaren XXII. Astea egingo dute Intxaurrondon
Apirilaren 11tik 15era izango da; eta hainbat bidaiarik hartuko dute parte.
Intxaurrondoko Haizalde Elkartea eta Donostia Kulturaren lankidetzaren ondorio da Ibiltariaren XXII. Astea. Aurten, apirilaren 11tik 15era Intxaurrondo kultur etxean egingo dute, eta bertan ondorengo bidaiariak izango dira bisitan: Jon Vallejo, Mikel Labaien, Naiara Agiñako, Alfredo Torrescalles, Mikel Sarasola eta Maria Elosegi Itxaso. Hitzaldi guztiak 20:00etatik aurrera eskainiko dituzte.
- Apirilak 11, Viajar por Asia en familia en todoterreno. Jon Vallejo (gaztelaniaz, 50´).
- Apirilak 12, Ameriketatik bizikletan. Mikel Labayen eta Naiara Aginako (euskaraz, 60´).
- Apirilak 13, Flores de la Frontera. Gambia y Senegal. Alfredo Torrescalles (gaztelaniaz, 52´).
- Apirilak 14, Caminos de Agua. Patagonia. Mikel Sarasola (elebitan, 52´).
- Apirilak 15, El legado gráfico de Jose Mari Elósegui en la Ruta de Samarkanda. María Elosegi Itxaso (gaztelaniaz, 60´).