Kalapiek webgunea berritu du
Kalapie Donostiako Txirrindularien elkarteak bere webgunea berritu du. Atzo arratsaldean aurkeztu zuen jendaurrean, Botanika kafean egin zuen aurkezpenean. Mugikortasunari eta bizikletari buruzko azken albisteen berri ematen du Kalapieren atariak.
Elkarteari buruzko informazio guztia emateaz gain, hirian bizikletaz mugitzen direnentzako informazio praktikoa ere ematen du Kalapiek: Bizikletak konpontzeko guneak, bizikleta dendak, elkarteak ematen dituen tailerrak… Gainera, autobusean eta trenean bizikleta eramateko dauden zerbitzuak azaltzen ditu, eta hirian zehar bizikletan ibiltzeko dauden ibilbideak zeintzuk diren zehazten du. Herritarren kexa eta iradokizunak jasotzeko buzoi bat ere badu Kalapiek, herritarrek ekarpenak bildu eta kontuan hartzen baititu mugikortasunarekin lotutako proposamenak egiterakoan.