Txikijazz kluba, Travellin' Brothers taldearekin
Familientzako emanaldi berezia egingo dute igandean, bluesaren eta jazzaren historian murgilduz.
Travellin’ Brothers-ek amerikar musika tradizionalean zehar bidaia bat egitera gonbidatuko ditu ikusleak. Txikijazz kluba programaren barruan joko dute igandean, apirilaren 10ean (Viktoria Eugenia kluba, 12:00). Modu atsegin eta interaktiboan ulertu ahal izango du publikoak zer garrantzi izan duten bluesak eta jazzak musikaren historian.
Lehenik eta behin, denboran atzera egingo dute, Mississippi ibaiaren ertzetako kotoi soroetan jaio zenetik, mende oso batean bilakatuz, gaur arte. Bigarrena ibilbide geografikoa da, eta zera jorratuko da, nola bilakatu den azpiestiloen mugimendua amerikar geografiako estatu eta hiri jakin batzuetan, eta nola egin zuen salto Europara 60ko eta 70eko hamarkadetan. Azkenik, ibilbidearen hirugarren bidean estiloaren bilakaerari begiratuko zaio, eta aspaldiko musika horretatik sortu diren azpiestilo guztiak erakutsiko dira: gospela, jazza, swinga, funkya, rock&rolla eta abar.
Travellin’ Brothers-ek 12 urteko historia du, eta eskarmentu handia du mundu osoan emandako musikaldi eta kontzertuei esker. Berriki, 2015eko Europako Blues Bandarik Onena izendatu dute AEBetan, eta finalista izan da mundu mailako lehiaketa horretan, Memphis-en.