Ur-Kirolakek antolatu du aurten ere estropada, Antxon Beitiaren omenez.

Ricardo Unzueta, Iñaki Biain – Gorruas, Iñaki Burutaran eta Karmele Olaizola. (Argazkia: Ur-Kirolak)
Urumeako V. Skiff Jaitsierako garaikurrak etxean geratu ziren. Izan ere, Ur-Kirolakeko Iñaki Burutaran eta Karmele Olaizola senar-emazteak izan ziren azkarrenak. Gainera, 50 urtetik gorakoetan ere, Urkiko Gorruas taldea izan zen lehena, eta Iñaki Biainek jaso zuen saria. (behean, emaitza guztiak)
Urkik antolatu zuen jaitsiera, joan den larunbatean, Gipuzkoako Arraun Federazioaren laguntzarekin, Antxon Beitiaren oroimenez. Martuteneko 27 industrialdearen pareko zubitik irten ziren partaideak, eta 5 kilometro beherago bukatu zuten, Maria Kristina zubiaren parean. Kadete, junior, senior eta beteranoen kategoriatan jardun ziren arraunlariak.
Arraunlari eta entrenatzaile ohiaren omenez
Antxon Beitia Urkiko arraunlaria eta entrenatzailea izan zen. 1971n, jubenila zela, La Tranqueran Espainiako txapelketa irabazi zuen skiffean; hurrengo urtean, berriro irabazi zuen
Banyolesen, skiffean eta zortzikoan.