1.719 kilo elikagai bildu dituzte Axularreko ikasleek
Gipuzkoako Elikagaien Bankura eraman dituzte.
Axular Lizeoan arrakasta handia izan du elikagaiak biltzeko kanpainak. 4.DBHko ikasleen ekimenez, Gipuzkoako Elikagaien Bankura eramateko janaria jasotzen hasi ziren. Guztira 1.719 kilo elikagai bildu dituzte. Ikasleak, irakasleak eta gurasoak inplikatu dira kanpaina honetan.