"Marhaban bikum!"
Hondar artean proiektuaren barnean, jaima bat jarri dute San Telmo Museoan.
San Telmo Museoaren barnean topa daitekeen kartel batek. Izan ere, Hondar artean jardueraren barnean, jaima bat jarri dute museoan. Saharako herriaren egoera zehatza du abiapuntu, eta hainbat gairen inguruko hausnarketa sustatzea dute helburu: lankidetza, nazioarteko ordena, bakearen eraikuntzan emakumeek duten papera eta giza eskubideak. Horrela, jarduera-programa zabala osatu dute, eta kokagune nagusia Tuiza izango da; Federico Guzman artistak eraikitako jaima bat, Bojadorko errefuxiatu sahararren kanpamenduko Anna Lindhen tailerreko emakumeen laguntzarekin. Hassanieraz, tuiza hitzak emakumeen arteko elkartasuna esan nahi du, auzolana. Donostiako San Telmo Museoan dago. Donostia 2016 Fundazioak ekoitzi du, Reina Sofía museoarekin batera.
Tuiza San Telmo museoaren ordutegian bisitatzeko aukera egongo da, sartzeko ohiko baldintzetan. Hondar artean proiektuko jardueretan parte hartzeko, sarrera librea izango da leku guztiak bete arte. Programazioari bihar bertan, larunbata, ekingo diote, 11:00etan, Tuizan; Oporrak bakean programaren informazio-hitzaldi batekin. Datorren astean, jarduera gehiago izango dituzte Tuizan.
Bestalde, Lurra, Kultura eta Identitatea: ONDASUN LAPURTUA erakusketa bisitatu daiteke gaurtik aurrera Okendo kultur etxean. Doako bisita gidatuak egingo dituzte, eta apirilean baliabide naturalen espoliazioari buruzko bi hitzaldi egingo dituzte bertan.
Poesia errezitaldi txiki bat egin dute jaiman bertan, giroa berotzeko.
“Marhaban bikum!” edo “ongi etorri jaima sahararrera” dio