Bretxako tindategia. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Beheko solairuan dagoen tindategia da erretakoa. Bart, gauerdia pasata piztu da sua. Oraindik ez dakite zergatik, baina suak guztiz kiskali du lokala.
Hala baieztatu dute bertako bi langilek: tindategia bera, makinak eta barnean zuten arropa eta oihal guztiak erre zaizkie.
Ke usaina nabaria da eraikinean sartu orduko, eta tindategi ingurua hesitu dute, baina ohiko jarduerarekin jarraitzen dute merkataritza guneko gainerako saltokiek.