Alebin eta infantilak lehiatuko dira Donosti Berri Txirrindularitza Eskolak antolatutako proba honetan.
Donosti Berri Txirrindularitza Eskolako kideak. (Argazkia: Donosti Berri)
Txirrindulari gaztetxoek hartuko dute bihar, larunbata,
Loiolako Erribera. 11 eta 14 urte bitarteko 80 txirrindularik parte hartuko dute Donostialdeko txirrindularitza eskolen lasterketan. Donostia, Hernani, Usurbil, Irun, Oarsoaldea, Zumaia eta Zarauzko parte hartzaileak izango dira alebin eta infantil mailako proba honetan.
Donosti Berri Txirrindularitza Eskolak antolatu du lasterketa, eta Bartzelona hiribidetik abiatuko da, 16:30ean. Bi kilometroko zirkuitu batean ariko dira lehian txirrindulariak. Aurreko urteetan Ibaetan egin izan dute, baina aurten hiriaren erdigunerantz ekartzeko apustua egin dute.