Harrera gune berria egokitzen hasi dira Uliako parkean
Datorren larunbatean, apirilak 16, egingo dute bigarren saioa.
Uliako Lore Baratzak proiektuko kideek bulego moduan erabiliko duten txokoa egokitzen hasi dira. Izan ere, teorian ikasitakoa erabiliz, parkeko hainbat gune egokitzea da asmoa.
Zarauzko Ekian Bioeraikuntza Profesionaleko elkarteko kideak arduratu dira ikastaroa emateaz, eta ikasteko gogoz hurbildu direnek adi-adi jarraitu dituzte argibideak; 10 bat lagun elkartu dira guztira.
Bio-eraikuntza zentzuzko eraikuntza gisa definitu du Inhar Agirrezabal, Ekianeko kideak. “Azken batean, non eta norentzako eraikitzen den kontuan hartzen duen eraikuntza mota da”. Lehengaiak nondik datozen hartzen dute kontuan: nola lortu diren, zer tratamentu jaso duten… Baina baita gerora utziko duten aztarna ekologikoa ere. Hau da, denborarekin zer hondakin mota bihurtuko den ere kontuan hartzen dute; materialen bizitza ziklo osoa.
Garai bateko eraikuntzetan, lehengo baserrietan egiten zen eraikuntza, bio-eraikuntza zela nabarmedu du Agirrezabalek; ez omen da sistema berria: “inguruko baliabideak erabiltzen ziren, lurra, harria, karea, egurra… Orain ere horretan datza”.
Uliako gune berria egokitzeko lurra, harea eta lastoa erabiliko dituzte. Guztien arteko nahasketa orekatu bat eginez, hormak txukunduko dituzte.
Gaur egin dute lehen saioa, eta bigarren batean harrera gune berria guztiz amaitzea espero dute. Datorren larunbatean, apirilak 16 izango da hori. 9:00etatik 14:00etara. Intesesa duenak tailerrak.uliakolorebaratzak@gmail.com helbidera idatzi edo 635723078 telefonora dei dezake izena emateko.
Hortaz gain, bihar, apirilak 10, haurrentzako beste gune bat ere egokituko dute. Kasu honetan hondarrezko eremu bat sortuko dute. Lorategi ezkutua izendatu duten programa hau hilean behin garatuko dute.
Bio-eraikuntza tailerraren lehen saioa egin dute Uliako parkean gaur. Bisitarientzako harrera gunea eta