Datorren asteburuan txapelketan parte hartuko du taldeak, Pasaian.
Donostiarrako kideak, podiumean. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga / Hernaniko Arraun Elkartea)
Bukatu da Gipuzkoako Batel Liga, eta podiumean sartzea lortu du Donostiarra arraun elkarteak. Zehazki, gizonezko seniorretan hirugarren postuan sailkatu da hiriko ontzi zuria, San Juan eta Zarautzen atzetik. Guztira, ligako hamaika jardunalditan parte hartu dute donostiarrek; eta erregulartasunari esker lortu dute lehen postuetan sartzea.
Joan den igandean bukatu zen liga, Pasaian jokatutako estropadekin, eta ondoren sari banaketa egin zuten Pasai Donibanen. Donostiarrako honako kideek jaso zuten brontzezko domina: Julen Elizasu, Julen Gorostiaga, Urko Indaberea, Aitor Aranegi eta Jon Iruretagoiena (patroia).
Datorren asteburuan, Gipuzkoako Batel Txapelketa egongo da jokoan, Pasaiako badian.
GIPUZKOAKO BATEL LIGA.
SAILKAPENA
- SAN JUAN. 91 puntu
- ZARAUTZ A. 86 p.
- DONOSTIARRA. 68 p.
- GETARIA. 67 p.
- HIBAIKA. 65 p.
- OIARTZUN. 56 p.
- UR JOKO. 26 p.
- ZARAUTZ B. 22 p.
- MUTRIKU. 21 p.