Ostiralean iritsiko da Niña Coyote eta Chico Tornadoren disko berria
Niña Coyote eta Chico Tornado bikotearen disko berria ostiralean, apirilaren 15ean, iritsiko da. Donostiako bikoteak Eate diskoaren aurrerapen singlea sareratu zuen martxoan: Ariñau. Ostiralerako jada beste kanta guztiak entzun ahal izango dituzte zaleek. Internet bidez eskatu daiteke haien argitalpen berria.
Koldo Soret eta Usua de La Fuente disko berriaren aurkezpen biran murgilduko dira asteburuan, Madrilen hasiko dira igandean. Higain estudioetan grabatu dute Haritz Harreguy teknikoarekin. Kolaboratzaile bereziak izan dituzte argitalpen berrian: besteak beste, Belako taldeko Lore Nekaneren ahotsak entzun ahal izango dira diskoan. Apirilaren 30ean Donostian joko dute, Le Bukowskin.