Lauroba, 'Munduaren bestaldean'
Lauroba talde donostiarrak ‘IV’ diskoa kaleratu berri du. Munduaren bestaldean izena du argitalpen berriaren singleak. Hamar abesti berri bildu ditu. “Aurreko diskoa baino elektrikoagoa eta elektronikoagoa da”, azaldu dio Iker Lauroba taldeko abeslariak Irutxuloko Hitzari. Zestoako Grises taldea izan dute kolaboratzaile gisa, eta sintetizatzaileekin lagundu diete.