Txirrindulari gaztetxoek Loiolako Erribera hartu dute
Donostialdeko alebin eta infantilak lehiatu ziren larunbatean Donostian.
Alebinetan lehen donostiarra San Patricio eskolako Yago Agirre izan zen (sailkapenean, bigarrena). Irungo Txingudi ikastolako Adur Tapia eta Oikia Herri Eskolako Maddi Etxabe izan ziren lehen alebinak. Infantil mailan Nagore Lizarraga (Irunes-Optica Bidasoa) eta Asier Pozo (Usurbilgo Buruntzazpi) izan ziren irabazleak. Lehen donostiarra Enekoitz Azparren izan zen (Donosti Berri/Construcciones Victor Alvaro-Silam). Sailkapenean seigarren postuan geratu zen.