Antiguan egindako agerraldia. (Argazkia: Sortu)
Donostiako hainbat preso ohik agerraldi bat egin dute Antiguako frontoian, igandean Bilbon egingo duten manifestaziorako deia luzatzeko. Hain zuzen ere, asteburuko protestak preso eta iheslarien etxeratzea aldarrikatuko du. «Salbuespenezko legedia astindu beharra dago, sakabanaketa bukatu. Gehiengo sozial zabalak eraginkortu beharko du irekitako eskenatoki berria, ustel ez dadin. Alde anitzetako konpromezuak behar ditu honek guztiak. Guk geurea aldarrikatu nahi dugu lehenik eta behin. Euskal preso politikoen Euskal Herriratzea eta etxeratzearen aldeko lanean murgiltzera gatoz», dio sinatzaileek babestutako manifestuak. Hiriko ehun bat preso ohik eman dute euren atxikimendua. 1.600etik gora dira Euskal Herrian.
Igandean, 12:00etan, Bilboko La Casillatik abiatuko den manifestaziora joateko autobusak antolatu dituzte. Ohiko lekuetan jarri dituzte izena emateko zerrendak.