"Urtean zehar gauzak egiteak zabaltzen gaitu jende gehiagorengana"
Sudur Krosa indarberrituta dator, Donostiako Piraten eskutik.
VII. Sudur Krosa, izan ere, desagertzeko zorian egon ostean, lekukoa hartu baitute Donostiako Piratek Jon Jakaren eskutik. Aste Nagusiaz eta parrandaz gain, beste balore batzuk zabaltzeko asmoa dute horrela. Lasterketa apirilaren 23an izango da, Egiako parkean; lehenengo, 16:00etan, haurrentzako Sudur Txiki lasterketa egingo dute; eta, 17:00etan, lasterketa nagusia. Izen ematea aldez aurretik egin daiteke, Herrikrosa webgunean, edo Egiako Kata eta Rekalde tabernetan.
Piraten lan taldeko bi kiderekin egon da IRUTXULOKO HITZA: Iñigo Iturrioz (Ibaeta, 1986) eta Amaia Urrutxua (Gros, 1990). Hala, lasterketaren inguruko guztia jaso du. Ostiraleko paperekoan elkarrizketa osoa irakurtzeko aukera egongo da. “Urtean zehar gauzak egiteak zabaltzen gaitu jende gehiagorengana”, diote piratek.
Indarberrituta dator