San Martzial LXVI. lehia izango da aurtengoa; eta maiatza eta ekainan jokatuko dituzte partidak.
Altzako Gabonetako XVII. Pilota Txapelketaren irudia. (Argazkia: Altzatarra kirol elkartea)
Altzatarra kirol elkartearen eskutik dator aurten ere LXVI. San Martzial Pala Txapelketa. Maiatza eta ekaina bitartean jokatuko dituzte txapelketako partidak, eta paleta gomaz eta paleta larruz arituko dira.
Lehian izena emateko epea zabalik dago, apirilaren 20 arte. Hala, parte hartzen duen bikote bakoitzak 50 euro ordaindu beharko ditu. Izen ematea telefonoz egin daiteke, 680 52 39 18 zenbakira deituta, edo posta elektroniko bidez,
altzatarrake@hotmail.com helbidera idatzita.