Apirilean eta maiatzean zehar, Ernest Lluch Kultur Etxeak Ignacio GascaPoch (1956-1998) musikari donostiarra gogora ekarriko du hainbat jardueraren bitartez. Poch-en collage hautaketa bat, Carlos Regoren Derribos Arias musika taldeari buruzko liburuaren aurkezpena, Rafael Berrioren Poch x Berrio kontzertu-omenaldia eta Pochipuinak (1983-2013) erakusketa, Marívi Ibarrola eta German Coppini-ren eskutik.
Poch-ek Derribos Arias musika taldea sortu zuen Alejo Alberdi, Juan Verdera eta Manuel Morenorekin batera. “Movida”-ren giroan oihartzun handia lortu zuen taldeak, A fluor, Branquias bajo el agua edo Dios salve al lendakari abestiekin, besteak beste. Derribos Arias desegitean bakarkako pare bat disko argitaratu zituen. Azken urteetan, Huntington gaixotasuna medio, Donostiara itzuli, eta 1998an hil egin zen.
Erakusketak Poch-ek egindako collage-n hautaketa bat bat biltzen du. Taberna eta kafetegietako mahaietako elementuak dira, espaloietako orbelak, zirriborroak eta lekua eta egunari egindako aipamenak, nolabaiteko testigantza gisa.
Apirilaren 15ean, iluntzeko 19:30ean, Carlos Regok Derribos Arias liburua aurkeztuko du, Alejo Alberdi, Ricardo Aldarondo eta Rafael Berriorekin solasean. Solasaldiaren ondoren, Rafael Berriok Derribos Arias taldearen abesti ospetsuenak interpretatuko ditu, Ikerne Gimenez, Nagore Etxabe eta Iñaki Huarte “Fisuras” musikariekin batera (PochXBerrio). Sarrera doan izango da, edukiera bete arte.
Amaitzeko, Literaktum jaialdiaren barruan, Pochipuinak (1983-2013) erakusketa hartuko du Ernest Lluch Kultur Etxeak maiatzaren 6tik ekainaren 30era. German Coppiniren testuek Poch hondartzan erretratatzen duten Marivi Ibarrolaren argazkiak lagunduko dituzte.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea