Artxiboetan oinarritutako bi erakusketa jaso ditu Tabakalerak
Oso gai desberdinak jorratzen dituzte 'The day after' eta 'Anarchivo sida' bildumek.
The day after eta Anarchivo sida dira erakusketen izenburuak.
The day after koprodukzio bat da, Parisko Betolason eta Donostiako Tabakaleraren artean. Virginie Bobin Parisko komisarioa eta Maryan Jafrin artista, beraz, elkarlanean aritu dira Ane Agirre Tabakalerako kidearekin batera. Artistak hiru adierazpide ikusten dizkio artxiboari; pieza gisa, azterketa kasu gisa, eta jabego gisa. Proiektuaren abiapuntua Independence Day 1934-1975 lana da; Marian Jafrik berak 2009an hasi zuena, eta zabalik dagoena oraindik ere. Bertan, Europako kolonia izandako Afrika eta Asiako zenbait toki ageri dira, argazkietan, independentzia lortu zuten egun berean.
Anarchivo sida erakusketak, lehen aldiz, GIB/hiesaren inguruko ekoizpen kulturala aztertu du. Zehazki, Ameriketako Estatu Batuak eta Europa erdialde-iparraldetik kanpo garatutako praktikak aztertu ditu Equipo re taldeak (Aimar Arriola, Nancy Garin y Linda Valdes). Fokua, hala nola, Txilen, Espainian eta Euskal Herrian jarri dute.
Erakusketak zabalik egongo dira ekainaren 26a arte.
Erakusketa aretoaren ordutegia (Sarrera doakoa):
Erakusketa bikoitza zabaldu dute, lehen aldiz, Tabakalerako erakusketa aretoan. Batak bestearekin zer ikusi gutxi du; kontu bakarrak lotzen ditu, artxibo lanean oinarrituak daudela, besterik ez.
- Asteartetik ostegunera: 12:00 – 20:00
- Ostirala: 12:00 – 21:00
- Larunbata: 10:00 – 21:00
- Igandeak eta jai egunak: 10:00