Mozal Legea salatu dute Bulebarrean
Axier Lopezen kasua salatu zuten asteazkenean, Easo plazan, topaketen barruan antolatutako jarduera baten aurretik.
Mozal Legearen aurkako elkarretaratze bat egin dute Bulebarrean, larunbata arratsaldean. Libre eta Eleak mugimenduek antolatutako astebeteko topaketen baitan egin dute protesta. Herritarren Segurtasunerako Legea da Mozal Legearen izen ofiziala, eta 2015eko uztailaren 1ean sartu zen indarrean. Orduz geroztik, mobilizazioak antolatzeagatik eta kazetariek protestei buruz informatzeagatik jarri ditu isunak Espainiako Gobernuak. Honen harira,