Zuazori 17-33 irabazita lortu du garaikurra Montse Pucheren taldeak.
Jokalariak eta arduradunak, garaipena ospatzen.(Argazkia:@BalonmaBeraBera)
Bera Bera Eskubaloiak lorpen ederra egin du. Bosgarren aldiz, kopa irabazi du, oraingoan, XXXVII. ekitaldian, Porriñon (Galizia). Euskal derbia izan zen atzoko finala, Barakaldoko Zuazoren aurka jokatu baitzuen Montse Pucheren taldeak. Hala, donostiarrak izan ziren txapeldunak, 17-33ko markagailuarekin. Beste lau txandatan lortu du kopa Bera Berak: 2007, 2009, 2013 eta 2014an.
Finalera iristeko, aurretik, kanporatu behar izan zituen Helvetia Alcobendas (23-27), eta final erdietan, 2014an eta 2015ean bezala, Mecalia Atletico Guardes (13-19).
Azken bost urteetan finalean egon da Bera Bera.