Mikel Laboa eta Gladys del Estal pasabideen arteko bidea zelaitzea aztertzen ari da udala
Hainbat eragilek egindako eskaeraren ondorioz dator erabakia.
Donostiako Udalari. Gainera bide hau da bizikletek Egiako parkea zeharkatzeko baimendua duten bide bakarra, eta Kalapie elkarteak ere babestu du proposamena.
Hortaz, eragile hauetako ordezkariekin bildu ostean, Bide Publikoetako zinegotzi Alfonso Gurpegi eta Herri Partaidetzako ordezkari Duñike Agirrezabalagak jakinarazi dute gaia lantzen hasiko direla.
Bidea zelaitzeko Donostiako udalak egindako proposamenak ez luke %8ko maldarik gaindituko, irisgarritasun baldintza guztiak betez. Horretarako, egungo ibilbidea mantenduko litzateke, baina lur erauzketak eta betelanak egingo dituzte malda kentzeko. Eta bide ertzeko zenbait zuhaitz ere moztu egin beharko dituzte.
Egokitze lanek 135.000 euroko aurrekontua izango dute, eta bi hilabetean amaitzea aurreikusi dute.
Bestalde, Egiako parkearen ordutegia zabaltzea izan da eragileek egin duten beste eskaria, eta honek ere izan du erantzuna. Gaur egun, Udaltzaingoak itxi eta irekitzen du parkeko atea egunero. Sistema automatizatu bat jartzea aztertzen ari da orain udala, erabiltzaileen arabera egokitzeko ordutegia.
Egiako parkeko bide aldapatsu honek sortu du hizpidea. 141 metro ditu eta zenbait puntutan %17ko malda du, Mikel Laboa pasabidearen eta Mundaiz ikastetxeko sarreraren artean, esaterako.
Jende ugarik erabiltzen duen bidea da, Loiolako Erribera eta Erdialdea lotzen dituen zehar-bide bikaina baita. Motza bai, baina baita aldapatsua ere.
Loiolako Erribera, Martutene eta Amara Berriko auzo elkarteek, Mundaiz ikastetxeko guraso elkarteak, Elkartu elkarteak, eta Gielmar-Gipuzkoako Elbarriak Martxan taldeko kideek bidearen malda zelaitzeko proposamena egin diote