'1966 | Gaur Konstelazioak | 2016' erakusketaren inguruko jarduerak
Mintegiak eta jardunaldiak izango dira nagusi, parte hartzen duten artisten lanetan sakontzeko.
1966 | Gaur Konstelazioak | 2016 erakusketa. Europako Kultur Hiriburuaren inaugurazio ekitaldien programazioaren parte da, eta Susana Soto zuzendariak azaldu bezala, San Telmo Museoak aurten izango duen erakusketa handienetako bat. Gaur taldearen 50.urteurrena, Barandiaran galeria eta egungo arte garaikidea ditu ardatz erakusketak; eta euskal artearen “konstelazio garrantzitsu eta berritzaileena” biltzen du. Bada, egunotan azken jardunaldi eta mintegiak eskainiko dituzte horri buruz, parte hartzen duten artisten lanetan sakontzeko. Erakusketa, berriz, maiatzaren 15era egongo da ikusgai.
Donostia 2016k eta San Telmo Museoak abian jarri zuten duela hilabete batzuk
- Apirilak 20 eta 21. Jardunaldiak: Gaur Taldearen eta Barandiaran galeriaren inguruan arituko dira Maria Jose Aranzasti, Ricardo Ugarte, Javier Viar, Jose Antonio Sistiaga eta Juan Pablo Huercanos, besteak beste. Hitzaldiak 19:00etan hasiko dira eta sarrera librea izango da lekuak bete arte.
- Apirilak 26 eta 27. Mintegiak: arte garaikideaz arituko dira erakusketan parte hartu duten artistetako batzuk: Azucena Vieites, PSJM, Txomin Badiola eta Iratxe Jaio / Klaas Van Gorkum, esaterako. Arratsaldeko saioak irekiak izango dira, doakoak lekuak bete arte. Apirilaren 27ko goizeko saioarako, ordea, derrigorrezkoa da aurrez izena ematea.
- Apirilak 29. 1966 | Gaur Konstelazioak | 2016 publikazioa aurkeztuko dute eta Gaur 1966 | 2016 Dokumentua ikus-entzunezkoaren proiekzioa egongo da. Azken horrek aldaketa bat izan du; hain justu, hasiera batean, proiekzioa apirilaren 19rako zegoen iragarrita.