Añorgako iazko jaietako irudia. (Argazkia: Ane Urrutikoetxea)
Karmenak izaten dira Añorgako jaiak, uztailean. Oraindik urruti daudela dirudien arren, dagoeneko jaien inguruan lanean hasi dira añorgatarrak. Jaietako lehen bilera egingo dute maiatzaren 6an, ostirala. Egun horren aurretik, zirikorako mozorroak pentsatzen hasi dira jada, eta proposamenak bidaltzeko deia egin dute, Facebook bidez. Hala, bikingoak eta kirolak bota dituzte momentuz auzotarrek proposamen gisa. Boto gehien jasotzen dituzten hiru proposamenen artean egingo dute aukeraketa, maiatzeko bileran.