Abeslariak eta zuzendaria oso harro daude orain arte egindako bideaz.
Martuteneko abesbatza, 2006an, sortu zenean. (Argazkia: Raul Perez)
Ibaiertz Abesbatza 2006ko urtarrilean sortu zuten. Martuteneko abeslariak zituen hasieran, baina, aurrerago, Loiolako abeslariak batu zitzaizkien, euren koroa desagertu zenean. Egun, bi auzoetako 45 abeslarik osatzen dute Ibaiertz abesbatza, eta pozik daude euren ibilbideaz.
Josu Elberdin da zuzendaria, eta berarekin eta bi taldekiderekin egon da IRUTXULOKO HITZA: Periko Alkain eta Maite Albero. Guztiz amateurra da Ibaiertz, eta «pribilegiatuak» sentitzen dira euren zuzendariarekin. Elkarrizketa zabala argitaratuko dugu ostiraleko zenbakian.