Mundaiz, San Luis La Salle eta The English School ikastetxeetako haurrek hartuko dute parte jardueran.
Txorien behaketa Uliako parkean. (Argazkia: Uliako Lore Baratzak)
Ostiral goizean ez da erraza izango txorien txioa entzutea Uliako mintegi zaharretan, haurrez beteko baita parkea.
Txoria dut maite! jarduera egingo dute, Ama Lurraren eguna ospatzeko.
Mundaiz, San Luis La Salle eta The English School ikastetxeetako 9-12 urte bitarteko eskola-umeak joango dira Uliako parkera; 120 bat guztira.
9:30etik 12:30era, bertako bazterrak ezagutzeko aukera izango dute.
Jendarteak, eta kasu honetan haurrek, ingurumenaren balioaz eta zaintzaz kontzientzia hartzea da
Uliako Lore Baratzak proiektuko kideek antolatu duen jarduera honen helburu nagusia. Horretarako, ikusle soil izan ordez, parkean barneratuko dituzte txikienak, eta bertan egin ohi diren lanetan jarriko dituzte.
Parkean bizi diren txoriak ezagutuko dituzte SEO-Donostia, ornitologia elkarteko kideen laguntzaz. Eta txori horientzako egokitutako
habia-kutxak prestatuko dituzte. Ondoren, zuhaitzetan zintzilikatuko dituzte. Horrek ezertarako balio ote duen ikusteko, otsailean jarritako kutxak ere behatuko dituzte, txoritxoren batek erabili ote dituen ikusteko.
Hegaztiez gain, mintegietan hazten diren zuhaitz eta bestelako landare motak ere ezagutuko dituzte. Eta
landaketak egiteko aukera ere izango dute.
Goiza biribiltzeko
ipuin kontalari baten saioa ere izango dute ikasleek.