Emaus eta Antiguotarrak euskal dantza taldearen elkarlanari esker, San Juan jaietan buruhandi berriak izango dira.
Jaietarako buruhandiak egiten ari dira Muntoko Emaus gizarte zentroan. (Argazkia: Emaus)
Antiguako jaien aspaldiko beharra da:
buruhandi berriak. Egun dituztenak ez daude egoera onean, hautsita daude. Jakintza ikastolari, eta beste auzoetako jai batzordeei eskatuta konpondu izan dute arazoa, baina urte pare bat dira konponbide batean pentsatzen hasi zirenetik. Eta azkenean,
Antiguotarrak dantza taldeak -beraiek antolatzen dituzte auzoko San Juan jaiak- asmatu dute nola. Truke baten bidez lortuko dituzte buruhandi berriak.
Emaus Fundazioaren Muntoko gizarte zentroko tailerretan egingo dituzte. Altzari zaharrak berriztatu, eta jantziak egin ohi dituzte zentro honetan. Aurretik buruhandiak ere egin izan dituzte, beraz eskarmentua jada badute. Ekainerako sei buruhandi egiteko asmoa dute, eta Itzurun konpartsako buruhandien ereduari jarraituz, jantziak ere egngo dizkiete. Zer jasoko dute haiek trukean? Antiguotarrak taldeak euskal dantza ikastaro bat emango die.