Literaktum jaialdia Donostiatik irtengo da
Hamaika jarduera izango ditu literaturaren festak, maiatzaren 3tik 14ra.
Muskerraren bidea izenburupean. Asteasuko txangoa maiatzaren 14an izango da, 11:30ean, eta bi orduko iraupena izango du. Alderdi Ederreko liburutegian aurrez izena eman beharra dago. “Bidea diseinatu eta zer kontatu erabakitzea arazo ikaragarria egin zait, bideak infinituak baitira”, aipatu du Atxagak.
James Rodhes eta Alaine Agirre dira aurtengo Zilarrezko Euskadi Sarien irabazleak, eta biek ere jaialdian parte hartuko dute. Gainontzean, Irakurgunea jarriko dute Alderdi Ederren, eta solasaldiak, hitzaldiak eta tailerrak ere egongo dira aukeran. Informazio gehiagorako jaialdiaren webgunea bisita daiteke.
Literaktum iristear da, maiatzaren 3tik 14ra izango baita aurtengo literatura jaialdia. Sarean egindako jaialdia dela diote antolatzaileek, eta egitarau zabala izango duela. Hizkuntza aberastasuna ere kontuan izan dutela azpimarratu dute, eta zeinu hizkuntza ere landuko dute tartean. “Partehartze zabala eskatu eta eskaintzen du jaialdiak. Literaturaz gozatzeko hamaika egun paregabe izango dira”, aipatu du Miren Azkarate Kultura zinegotziak aurkezpenean.
Lehen aldiz, Donostiako mugak gaindituko ditu jaialdiak, eta literatur ibilaldi bat egingo dute nahi duten guztiek Bernardo Atxagarekin,