Borrokan ari dira Belartza industriagunearen zabaltzea geratzeko
Enpresa gehiago eraiki nahi dituzte Añorgako lurretan, eta bizilagunak oso kezkatuak daude.
Donostiako Udalak Belartza industriagunea handitzeko asmoa duela jakin dute Añorgako bizilagunek. Belartza 2 da proiektuaren izena, eta gaur egungo belardiak zementoz estaliko lituzkeela diote añorgatarrek. Proiektua gauzatuko balitz, ingurumenean “txikizioa” eragingo lukeela diote, eta, horretaz gain, auzotarrak kaltetuko lituzkeela.
Eli eta Mikel añorgatarrekin egon da IRUTXULOKO HITZA; amorratuta eta minduta topatu ditu, baina helburua oso argi dute, Belartza 2 proiektua geratzea. «Hau izan da añorgatar gehien eta desberdinenak biltzea lortu duen deialdia. Jendea minduta eta haserre dago gauzak gure bizkarrera egin direlako”, azaldu du Mikelek.
Ostiraleko zenbakian gaiaren inguruko erreportaje zabala argitaratuko dugu, xehetasun guztiekin.