Ostiralean banatuko du 8 orrialdeko argitalpen berezia, astekariarekin batera.
Egiakoek hainbat egitasmo bultzatu dituzte auzoan, Egian Euskaraz Bizi Nahi Dugulako proiektua, besteka beste. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Nolakoa da
Egia? Nola aldatu da azken urteotan? Nolako eragina izan dute
Tabakalerak eta
autobus geltoki berriak? Zenbat eragile ari dira auzotik lanean? Egia hobeto ezagutu nahi baduzu, ezin duzu ostiralean argitaratuko dugun gehigarria galdu. Auzoaren profila marraztu dugu, bere ezaugarri nagusiak nabarmendu, kale inkesta egin dugu,
Egia Bizirik auzo elkartekoekin hitz egin dugu… Autogestioaren bidetik lanean ari diren hainbat eragileekin ere izan gara:
Auzoetxearen proiektua,
Txondorra kultur gunea, haur gunea,
Ttan Ttakun irratia… Eta ba al zenekien Donostiako lehen gaztetxea Egian sortu zela?
Eneko Goia alkatea elkarrizketatu dugu, udalak auzoan dituen egitasmoei buruz hitz egiteko. Egiako bere txokorik gustukoena zein den ere galdetu diogu.
Ostiral honetan banatuko dugu 8 orrialde dituen gehigarria, astekariarekin batera. Gainera, banaketa berezia egingo dugu auzoan, beraz, adi!