Abuzturako irekiko dute Haizearen Orrazia
Donostiako Udalari buruko min gehien sortzen dizkienak.
Oinezkoen segurtasuna bermatzeko bi neurri har daitezke azken eremu horretan: guztiz itxi, edo segurtasun hesi handi batzuk jarri. Bi aukerak ere ez direla gustukoenak adierazi du Goiak, “baina segurtasuna lehenetsi behar dugu”.
Peña Gaintxegi eta Txillida familiek, Haizearen Orrazia egin zuten eskulturgileen familiek hain zuzen ere, euren ezadostasuna erakutsi izan dute, eremua ixtearekin, artelanen muina eraldatzen delakoan.
Azken metroak nola egokituko dituzten erabaki gabe egin du esleipena udalak, lanak gehiago atzera ez daitezen. Dena dela, Eneko Goia alkateak adierazi du, bi familiekin elkarlanean erabakiko dutela bukaerako eremuari zer irtenbide eman, segurtasuna lehenetsiz betiere. Azken
Haizearen Orrazia hiriko ikur esanguratsuenetariko bat da, baina ez dago bertatik bertara ikusterik joan den udaz geroztik. Egoera aldatzeko lanean ari da udala, eta gaur mendi magala egonkortzeko lanen esleipena onartu du.
Hasierako aurrekontua 867.000 eurokoa bazen ere, Teinsa enpresak egingo ditu lanak, 692.000 euroren truke. Hiru hilabeteko epea izango dute lanak amaitzeko, beraz, Eneko Goia alkateak berretsi duenez, “ondo bidean abuzturako irekita egongo da Haizearen Orraziko pasealekua”.
Txillidaren eskulturak dauden kokalekua oso berezia da, eta etengabeko talkan dago naturarekin. Lur jauzi ugari gertatu ohi dira, bereziki pasealekuaren bukaeran. Azken muturreko 40 metro horiek dira hain zuzen ere