Urtea amaitzerako hasiko dira etxebizitzak eraikitzen Morlansen
Babes ofizialeko 70 etxebizitza egingo dituzte.
Tokiko Gobernu Batzordeak VISESA enpresari Morlansen etxebizitzak egiten hasteko baimena eman dio. Hortaz, gaurtik hasita sei hilabeteko epea izango dute eraikuntza lanekin hasteko.
Eusko Jaurlaritzari dagokio Morlansko babes ofizialeko etxebizitzak egitea, eta oraingoan 70 eraikiko ditu. “Modu honetan auzoari jarraipena” emango zaiola adierazi du Eneko Goia alkateak.
Bi urtean amaituta egongo dira etxebizitza berriak.