Hiria egitera dator Olatu Talka
200 jarduera baino gehiago izango ditu aurtengo jaialdiak, maiatzaren 20tik 22ra.
Olatu Talkaren leloa. Zehazki, maiatzaren 20, 21 eta 22an izango da jaialdia, eta 200 jarduera baino gehiago jasoko ditu. Antolatzaileen esanetan, orain arteko Olatu Talkarik indartsuena izango da, 2016 urtea baita aurtengoa, Donostia Europako Kultur Hiriburu bihurtu den urtea. Azken batean, urtean barrena izaten diren jardueren erakusleihoa bihurtuko dute hiria.
Berritasunei dagokienean, badira bost:
Hiria egin!, horixe da zazpigarren
- Big Dance inaugurazio festa (maiatzak 20, 12:30ean, Kursaaleko Terrazan).
- King Arthur musikala (maiatzak 20, 21:00etan, Tabakaleran).
- Puntu kritikoa: Iztueta zientzia gunea (maiatzak 21, egun osoan, Egiako epaitegiaren inguruan).
- Hizkuntzen Gunea (maiatzak 21, egun osoan, Katalunia plazan).
- Kontzertour formatu txikiko kontzertuak (hiru egunetan, hiriko hainbat tokitan).