Proposamen berriz beteta dator Bagera elkartea, bere 25. urteurrenean
Abenduaren 14an beteko ditu 25 urte Bagera Euskaltzaleen Elkarteak. Urtemuga biribila izango da, baina urte osoa baliatuko dute euren jarduna iraultzeko.
Euskalgintza aktibatzea izango da euren erronka nagusia, eta horretarako molde zaharrak apurtu, ikuspegia zabaldu eta ideia berri ugari ari dira jorratzen. Euskaltzaleen parte hartzea sustatu nahi dute, eta euren webgunea bihurtuko dute horretarako topaleku.
Ostiralean jarriko dute abian Bagera.eus webgune berritua eta egokitua. Eta ostiralean argitaratuko du IRUTXULOKO HITZAK ere Bagera elkartearen erronka nagusien inguruko erreportajea, papereko edizioan.