Udalari eskatu dio pintaden arazoari aurre egiteko, eta beharrezko neurriak hartzeko.
Pintada matxistak, Loiolako frontoian. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Loiolako auzo elkarteak larritzat jo ditu frontoian agertu diren
pintada matxistak, eta ohar baten bidez salatu ditu. Auzoan, gune desberdinetan, askotariko pintadak daudela azaldu du, eta honen inguruan kezka adierazi du: “Hauek eremu publiko zein pribatuan ematen dira, eta askotan ostalariei eragiten die”.
Frontoian agertu diren pintada matxistak direla eta, kezka handitu egin dela azaldu du, eta
Donostiako Udalari eskatu dio arazo honi aurre egiteko beharrezko neurriak hartzeko, eta pintadak agertzen direnean, ezabatzeko.
Pintada matxistak larriak direla azpimarratu du, eta hauek salatzeaz gain, auzolanean ezabatzeko deia egin du auzo elkarteak. Larunbaterako, apirilaren 30erako, egin dute deialdia, 18:00etan, frontoian bertan.