Auzotarrekin bilerak egingo dituzte Loiolan, zeharbidearen proiektua zehazteko
Bihar, maiatzaren 3an eta maiatzaren 8an egingo dituzte batzarrak, kultur etxean.
Donostiako Udala, eta lan horretan, herritarren iritzia kontuan hartu nahi dute.
Hala, Partaidetza sailak antolatuta, hiru bilera ireki egingo dituzte auzotarren kezkak, proposamenak edota ekarpenak jasotzeko. Bihar, apirilak 28, maiatzaren 3an eta maiatzaren 5ean egingo dituzte bilerak, kultur etxean, 19:00etan.
Proiektua osatu ondoren, lehen zirriborroa prestatuko dute, hainbat ikuspegi kontuan hartuz: genero ikuspegia, adinekoen beharrak, eta irisgarritasuna, esaterako.
Duñike Agirrezabalaga Partaidetza zinegotziak parte hartzeko gonbita luzatu die loiolatarrei, “denen artean definitzeko zeharbiderik egokiena”. Proiektuak 600.000 euroko aurrekontua du, eta urte bukaerarako hasi nahi dituzte lanak.
Lanez inguratuta daude loiolatarrak. Renfeko lanak, Donostialdeko metroaren geltoki berriko lanak, eta aurki Txomin Eneako hirigintza lanek ere eragina izango dute auzoan.
Bestalde, auzoa bitan banatzen duen zeharbidea egokitzeko proiektua zehazten ari da