Apirileko Feria Intxaurrondora ekarriko dute asteburuan
Sonakay flamenko taldeak zuzenean joko du Sagastieder plazan.
Intxaurdi auzo elkarteak eta auzoko ostalariek Andaluziako apirileko feriaren zatitxo bat ekarriko dute asteburuan Intxaurrondora. Sagastieder plaza Sevillako musika eta dantzekin girotuko dute larunbat eta igandean. Larunbatean (apirilak 30) irekiko dute feria, 19:30ean. Donostiako Sonacay flamenko taldea gonbidatu dute zuzenean jotzera, 20:00etan. Mikel Laboaren Txoria Txori kantaren bertsio flamenkoa egin zutenetik, ezagunak egin dira. Igande eguerdian sevillanak dantzatzera animatuko dituzte Intxaurrondokoak. Escuela Juncal y Ana-koek irakatsiko diete sevillanak nola dantzatu. Hipica Loreak-ekoek zaldi erakustaldia ekarriko dute Sagastieder plazara, 12:30ean.