Gasco: "Tomateak nire loreontzietan eta terrazan landatzen ditut nik"
auzo baratzea kendu zuten udal zerbitzuek, atzo.
PSE-EEko bozeramaile Ernesto Gascok Sampedrori erantzun dio: “Tomateak nire loreontzietan eta terrazan landatzen ditut nik”. Era berean, Txantxarreka “bere lagunei” bideratu ziela kritikatu du Gascok, Sampedrori zuzenduta.
Trinitate plazako auzo baratzea hizpide izan dute gaurko udalbatzarraren une batean, EH Bilduko zinegotzi Naiara Sampedrok gazteentzako politikei buruzko batzorde ez iraunkor bat eratzeko proposamena egin duenean. Sampedrok salatu du aurreko legegintzaldian osatutako gazteen plana bertan behera utzi duela udal gobernuak, eta EAJk eta PSE-EEk autogestionatutako proiektuekin “obsesioa” dutela salatu du. Trinitate plazako auzo baratzearen adibidea jarri du, Kortxoenea eta Txantxarreka aipatu eta gero: “Dirudienez, udal gobernu honek ere arazoa du tomateak eta letxugak landatzen dituzten gazteekin”. Hain zuzen ere, Urgullpeko Gazteak gazte asanbladak egindako